Belladona Botanika

¿Zer da Belladona Botanika?

Belladona Botanika landareei, osasunari eta komunitateari eskaintzen zaion espazio bizia da. Hemen aurrez aurreko kontsultak aurkituko dituzu, baina baita ibilbide botanikoak, tailerrak eta osasun betearen zaintzaren bide honetan dabiltzan profesional eta pertsonekin topaketak ere.

Landare osoa, arazoaren erroa: ikuspegi pertsonalizatua

Landare osoa, arazoaren erroa: ikuspegi pertsonalizatua.

Fitoterapia klinikoak tradizioa eta zientzia lotzen ditu: pertsonaren balorazio oso batetik abiatzen da, desorekaren erroa aurkitzeko, eta landareen erabilera tradizionalen jakinduria bere printzipio aktiboen, dosien eta eraginen gaineko ezagutza zientifikoarekin bateratzen ditu.

Fitoterapia gaitz askoren tratamendurako aproposa da, larriak zein kronikoak izan: digestio eta zirkulazio arazoak, azalaren gaitzak, loaren arazoak, estresa eta ongizate emozionala, desoreka hormonalak, nekea, giharretako eta eskeletoko minak eta arnasketako eta immunitateko gaitzak, besteak beste.

Kontsulta integrala

Lehen hitzorduak ordubeteko iraupena du. Zure osasunari buruz eta kezkatzen zaituen horri buruz lasaiki mintzatuko gara eta balorazio fisiko bat egingo dut. Formakuntza espezifikoa jaso dut jakin ahal izateko noiz komeni zaizun odol-analisietara edo bestelako probak egitera bideratzea, askotan medikuntza konbentzionalarekin batera arituz. Ikuspegi orokor horrekin errazagoa da sintoma baten sustraiko kausa identifikatzea, eta hortik aurrera zure neurriko belar-tratamendu bat proposatzea.

Hurrengo hitzorduetan tratamendua lagundu eta doitu egingo dugu, askotan elikaduran eta bizimoduan aldaketa txikiak iradokiz ere, gorputzak sendatzeko duen gaitasun naturala indartzeko helburuarekin.

Kontsulta laburra

Hamabost bat minutuko kontsulta laburrak ere eskaintzen ditut, gaitz arinak edo puntualak artatzeko, hala nola bihurrituak, katarroak edo tripako minak.

Ate irekiak

Bestalde, egoera ekonomiko ahulean dauden pertsonei laguntzeko, hilabete bakoitzeko azken ostegun arratsaldetan ate irekien jardunaldia egingo dut, aurretiko hitzordurik gabeko doako arreta eskainiz.

Kontsulta integrala
Angela Menika Torre

“Naturak sendatzen laguntzen digu, sendabelarrekin harremana izatea guztion oparia eta eskubidea da."

Angela Menika
Torre naiz

Sendabelarrekiko nire bidea duela 30 urte baino gehiago hasi zen, Lavandula stoechas ezagutu nuenean, erleek zein artzainek hain maite duten landara indartsu hori, bere nektarra eta urdailerako eta antiseptikako bertuteak direla eta. Ordutik ez diot ikasteari utzi: Hogei urtetik gora autodidakta erara, Heartwood Education-en (Erresuma Batua) fitoterapia karrera egin nuen arte. Gaur egun, National Institute of Medical Herbalists erakundeko, Euskadiko Naturopaten Elkargoko eta Espainiako Fitoterapia Elkarteko kide naiz.

Belladona Botanikan tradizioa eta zientzia elkartzen ditut, desorekaren erroa bilatu eta gorputzak berezko duen sendatzeko gaitasuna indartzeko. Aurrez aurreko kontsultak, paseo botanikoak eta menopausiari, emakumezkoen zikloari, atsedenari, estresari eta etxeko farmaziari buruzko tailerrak eskaintzen ditut, besteak beste.